Anuario 2012
ISBN
9788474766158
Editorial
Centro de Investigaciones Sociológicas
Fecha de la edición
2014
Colección
Fuera de Colección
Dimensiones
21 cm x 30 cm
N° Pág
313
2012ko urtekariak CISen barometroen aurtengo daturik esanguratsuenen hautaketa bat dakar. "Egoera ekonomikoari eta politikoari buruzko pertzepzioak" atalean gai hau aztertzen duten barometro desberdinen ohiko galderak aurkezten dira, bai atzera begirako ikuspegitik bai aurrera begirako ikuspegitik. "Gobernuaren eta oposizioaren balorazioa" atalean, elkarrizketatutako pertsonek gobernuari, oposizioari, ministroei eta lider politiko nagusiei buruz egiten dituzten balorazioak azter daitezke, hiru hilez behin aplikatzen diren barometro politikoetan. Gainerako atalek hileko monografiko bakoitzeko galderen hautaketa bat dakarte. Horretarako, adierazle bakoitzaren garrantziaren eta hilabete horretan aukeratutako galdera kopuruaren arteko oreka bat bilatu da. Hala ere, batzuetan, multzoko galdera batzuen hautaketak espazio handiago bat eskaini beharra ekarri du.
Galdera bakoitzari loturiko datuen aurkezpena atal bakoitzaren barruan antzeko egitura mantentzen saiatzen da. Horrela, "Egoera ekonomikoaren eta politikoaren pertzepzioak" eta "Gobernuaren eta oposizioaren balorazioa" blokeek iritzi horien urteko luzetarako bilakaera dakarte erantzunen irudikapen grafiko batekin (hilerokoa edo hiru hilez behingoa). Bestalde, hileko bloke tematikoek hautatutako galdera bakoitzerako maiztasun marjinalak azaltzen dituzte (edo bitartekoak, kasuaren arabera), grafiko espezifiko batekin batera. Grafiko hauetako gehienek erantzun aukera bakoitzaren portzentajea irudikatzen dute, 10eko eskala batean edo % 100eko eskalan, kasuaren arabera. Hala ere, galdera zehatz batzuetan, lider politikoen eta ministroen batez besteko balorazioan, adibidez, irudikapen hori datuen hurbileneko goiko edo beheko mugetara egokitu da, hobeto ikuste aldera, balio horien hurbiltasunarengatik.
Aurkeztutako taulen edukiari izen adierazgarri bat jarri zaio, eta dagokien hila edo bloke tematikoa ere adierazi dira, erraz identifikatu ahal izateko. Era honetan, adibidez, "Egoera ekonomiari eta politikoari buruzko pertzepzioak" blokeari loturiko lehenengo taulari “SIT1 Taula” izena jarri diogu, “Gobernuaren eta oposizioaren balorazioa” blokeko lehenengo taulari “POL1 Taula”, otsaileko barometroaren lehenengo taulari “F1 Taula”, eta Iritzi publikoa eta politika fiskala barometroaren taulei, berriz, “FIS1 Taula”.
Ondoren, CISek bere erabiltzaileei eskaini ohi dizkien adierazle soziodemografiko eta politikoekiko gurutzatzeak ematen dira: sexua, adina, egoera zibila, hezkuntza, lanbidea, klase soziala, ideologia, boto oroimena, erlijioa eta habitata. Aldagai hauetako batzuk birkodifikatu edo eraldatu egin dira, oro har aldagaiaren kategoria bakoitzerako kalkulatzen diren (portzentaje ilaratan) datuen irakurketa eta interpretazioa errazteko. Soilik galdera batzuen kasuan portzentaje horiek zutabeka kalkulatu dira, eta horrela adierazita agertzen da dokumentuan.
Adina eta klase soziala aldagaiek CISek bere webgunearen bidez azterketa desberdinetarako ematen dituen kategoria berberak mantentzen dituzte. Hala ere, ideologia, habitata, boto oroimena eta hezkuntza beste modu batean birkodifikatu dira, emaitza taula sintetikoago bat aurkezteko.
Adinari dagokionez, honako adin-tarte hauek barne hartzen dira: “24 urte arte”, “25etik 34ra”, “35etik 44ra”, “45etik 54ra”, “55etik 64ra” eta “65 urte edo gehiago”. Ideologia aldagaian, baliorik muturrekoenak bildu dira. Ezkerraldean “1-2”, “3-4” balioak eta eskuinaldean “7-8” eta “9-10” balioak. Bitarteko balioak, “5” eta “6”, bildu gabe utzi dira. Habitataren tamainaren kategoriak honela identifikatu dira: 10.000 biztanletik beherako udalerriak "Herria edo hiri txikia", 10.001 biztanletik 100.000 biztanlera bitartekoak “Hiri ertaina”, 100.001 biztanletik 1.000.000 biztanlera bitartekoak “Hiri handia”, eta 1.000.000 biztanletik gorakoak “Hirigune handia”.
Hezkuntza, klase sozial eta erlijio aldagaiak sortzeko, galdera konbinazio bat erabili da. Hezkuntzaren kasuan, eskolara joan den edo ez galdera eta egin duen gehienezko ikasketa maila neurtzeko galdera konbinatzen dira. Horrela, sei kategoria sortu dira: “Lehen Hezkuntza edo gutxiago”, “Bigarren Hezkuntza, hastapenak”, “Erdi-mailako Lanbide Heziketa”, “Bigarren Hezkuntza, goi-maila”, “Goi-mailako Lanbide Heziketa”, eta “Unibertsitatea”. Erlijio aldagai berriak erlijio arloko definizioa erlijio praktikaren maiztasunarekin lotzen du, eta hiru kategoria sortu dira: “Fededun praktikantea”, “Fededun ez praktikantea”, eta “Ateoa, fedegabea”. Boto oroimenari dagokionez, azken hauteskundeetan botatzera joan zen edo ez galdera eta botoa zein alderdiri eman zion galdera konbinatzen dira. Honako kategoria hauek sortu dira: “PP”, “PSOE”, “IU/ICV”, “UPyD”, “CiU”, “Beste alderdi batzuk”, “Adingabea nintzen”, “Zuriz”, “Ez zuen botatu”, “Ez da oroitzen”, eta “Ez du erantzun”. "Ez zuen botatu" kategoriak jatorrizko bi galderetako edozeinetako abstentzioa islatzen duten aukera guztiak eta boto baliogabea jasotzen ditu.
Bestalde, klase soziala aldagaia elkarrizketatutako pertsonek hiru galderei emandako erantzunetatik sortu da: lan egoera, lanbidea eta estatus sozioekonomikoa. Aldagai honen bost kategoriak hauek dira: “Klase altua/ertain-altua” (profesionalak eta teknikariak, zuzendariak eta kargu ertainak), “Klase ertain berriak” (eskuzkoak ez diren ordainpekoak), “Klase ertain zaharrak” (enpresaburuak, autonomoak eta nekazariak), “Langile gaituak” (eskuzko langile gaituak, langileburuak eta artisauak), “Langile gaitu gabeak” (industriako eta zerbitzuetako langileak, eta landako jornalariak).
Gurutzatzeen azalpen aldagaien “Ez daki (ED)” eta “Ez du erantzun (EE)" erantzun kategoriak soilik zifra hau esanguratsua zuten eta aukera hori esanguratsua zen kasuetan jaso da tauletan. Horrela, ED eta EE erantzun kategoria mantendu egin da ideologia politikoa, boto oroimena eta erlijioa aurkezterakoan, baina ez gainerako kasuetan. Bestalde, galdetegiaren diseinuan hala jaso den kasuetan, elkarrizketatuak galdera egin zaionean “bat-batean emandako erantzuna” den jaso da, eta beste kasu batzuetan, ea elkarrizketatzaileak aurrez zehazturiko erantzun aukera gisa eskaini behar ez zuen kategoria bat zen (kasu horretan, kategoria horren ondoan "EZ IRAKURRI" dator).
Adierazle desberdinen kategoria batzuk elkarrizketatuko pertsonek emandako erantzunen artean oso presente ez egoteak, atal honetan, portzentajeak interpretatzeko horrek dakarren zailtasuna nabarmentzera behartzen gaitu. Horregatik, parentesi artean kategoria bakoitzean edo osotasunean galdera horri erantzun dioten pertsonen kopurua (n) agertzen da.
Hautatutako galderen inguruan ematen den informazioa batzuetan partziala da, irakurketa errazteko. Horrela, adibidez, honako erantzun aukerak dituzten multzoko galderak: asko, dezente, gutxi edo batere ez, maiztasun bat zein adostasun maila bat jasotzeko erabili direnak, taulan aurkezteko, asko+dezente aukerak bateratu egin dira. Era honetako galderei loturiko salbuespen bakar bat dago barometro fiskalari loturiko datuetan; "gutxi" multzoa aukeratu da, beste kategorietako maiztasuna dela eta. Bestalde, erantzun bat baino gehiago aipatzeko aukera ematen duten galderetan (adibidez, lehen eta bigarren posizioak), horietako gehienetan lehenengo posizioari dagozkion datuak bakarrik aurkeztu dira. Gainera, 0tik 10erako eskalako galderen kasuan, multzoko galderak ez direnean, kategoriak bateratu dira irakurketa errazteko: “0-2”, “3-4”, “5”, “6-7” eta “8-10”.
Dokumentuan zehar “Erantzun anitzekoak” deituriko galderak agertzen dira, elkarrizketatutako pertsonek eman ditzaketen erantzun posibleak ere jasotzen dituztenak, aukera edo balio zerrenda batean. Galdera hauetan, (n)-k, gainerako galderetan ez bezala, erantzun guztiak jasotzen ditu, erantzun duten pertsona guztien ordez.
- Herrialde edo eskualde ugaritan bizitzearen balorazioa
- Gutxienez hiru hilabetez egungoa ez den beste leku batean bizitzea
- Espainiako beste leku batean, Europa barruan edo kanpoan bizitzeko prestasun maila
- Bidaia baterako helmugak aukeratzeko lehentasunak
- Bidaia baterako helmuga mota aukeratzeko lehentasunak
- Bidaia motari dagozkion lehentasunak
- Espainiako irakaskuntzaren egoeraren balorazioa
- Irakaskuntzaren funtzionamenduaren atzera begirako balorazioa (10 urte)
- Ondoen funtzionatzen duen irakaskuntza mota, pribatua edo publikoa
- Seme-alabek ikasiko lituzketen maila desberdinetarako nahi den ikastetxe mota
- Hezkuntza prestazioaren arduradun nagusia (lurralde esparru desberdinak)
- Estatuak hezkuntzan gastatzen duenaren balorazioa
- Autonomia Erkidegoak hezkuntzan gastatzen duenaren balorazioa
- Administrazioaren hezkuntzako gastuaren atzera begirako balorazioa (10 urte)
- Espainiako familiek hezkuntzan gastatzen dutenaren balorazioa
- Espainiako administrazio publikoen funtzionamenduaren irudia
- Administrazio publikoekin gestioak egiteko hobetsitako baliabideak
- Administrazio publikoarekin gestioak egiteko informazioa bilatzeko hobetsitako baliabidea
- Administrazio publikoen funtzionamenduaren hainbat alderdiren balorazioa
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza gurutzatzeak (kont.)
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza gurutzatzeak (kont.)
- Lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Lan egoera, klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Lan egoera, klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen gurutzatzeak (kont.)
- Erlijio, habitat gurutzatzeak
- Erlijio, habitat gurutzatzeak (kont.)
- Erlijio, habitat gurutzatzeak (kont.)
- Estatuko Administrazio Orokorraren eta autonomikoaren zenbait alderdiren arteko alderaketa
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio, habitat gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio, habitat gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio, habitat gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio, habitat gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio, habitat gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio, habitat gurutzatzeak (kont.)
- Aurrerapen zientifiko eta teknologikoaren eragina hainbat esparrutan
- Teknologia berriek gizartean eta eguneroko bizitzan duten eragin maila
- Eguneroko bizitzako aparatuen eta teknologia berrien beharrizan maila
- Gizartea aldatu duten aparatuak eta teknologia berriak
- Eguneroko bizitza aldatu duten aparatuak eta teknologia berriak
- Azken hiru hilabeteetako Internet erabilera
- Ingurumenari loturiko albisteekiko interes maila
- Ingurumenaren eta hazkunde ekonomikoaren arteko loturari buruzko esaldi desberdinekiko adostasun maila
- Ingurumena babesteko baliabide gehiago jartze aldera, prezio askoz ere garestiagoak ordaintzeko onarpen maila
- Erosketa ohituretan ingurumenarekiko errespetuzkoak diren jarreren maiztasuna
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitat gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitat gurutzatzeak (kont.)
- Beira, plastikoak eta papera eta kartoia zaborretik bereizteko maiztasuna
- Ingurumen arrazoiengatik autoa erabiltzeari uzteko maiztasuna
- Espainiako Konstituzioa zein urtetan onartu zen jakitea
- Espainiako Konstituzioa irakurtzea
- Espainiako Konstituzioarekiko errespetu maila gaur egun Espainian
- Espainiako Konstituzioarekiko asebetetze maila
- Espainiako Konstituzioaren alderdirik garrantzitsuena
- Espainiarren harrotasun sentimendua demokraziarako trantsizio prozesuari dagokionez
- Espainiako demokraziaren funtzionamenduarekiko asebetetze maila
- Espainiako gizarteak datozen urteetarako dituen helburu nagusiak
- Valoración de rasgos de la sociedad española
- Bizitza pertsonalarekiko asebetetze maila (0-10)
- Bizitza pertsonaleko alderdi desberdinekiko asebetetze maila (0-10)
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza gurutzatzeak (kont.)
- Lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Lan egoera, klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen gurutzatzeak (kont.)
- Erlijio, habitat gurutzatzeak
- Erlijio, habitat gurutzatzeak (kont.)
- Aurtengo egoera pertsonalaren balorazioa
- Datorren urteko egoera pertsonalaren balorazioa
- Jendearenganako konfiantza maila (0-10)
- XXI. menderako itxaropenekin bat etortzea
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitat gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitat gurutzatzeak (kont.)
- Zerbitzu publiko desberdinen funtzionamenduarekiko asebetetze maila
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitat gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitat gurutzatzeak (kont.)
- Zergen funtzionalitatea
- Estatuari zergak eta kotizazioak ordaintzearen truke gizarteak jasotzen dituen kontraprestazioak
- Estatuari zergak eta kotizazioak ordaintzearen truke pertsonalki eta familia gisa jasotzen diren kontraprestazioen balorazioa
- Estatuaren hainbat zerbitzu publikotako gastuaren balorazioa
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitat gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitat gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitat gurutzatzeak (kont.)
- Zerbitzu publiko eta gizarte prestazio hobeak izateko zergak gehitzearen balorazio eskala (0-10)
- Espainiako zergadunen gaineko presio fiskala
- Espainiako presio fiskalaren eta Europakoaren arteko alderaketa
- Zergen kobrantzari loturiko justizia