Madrid, 11 azaroa 2011

Bertan agertzen diren datuak “Encuesta sobre hábitos en España 2010” liburutik hartu dira

“Kirola egiten duten espainiar-kopuruak gora egin du”

Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS) erakundearekin eta Kirol Kontseilu Gorenarekin batera argitaratutako “Ideal democrático y bienestar personal: Encuesta sobre los hábitos deportivos en España 2010” liburuak biltzen dituen datuen arabera, espainiarren % 43ak praktikatzen du kirola.

Madril, 2011ko azaroa .- Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS) erakundearekin eta Kirol Kontseilu Gorenarekin batera argitaratutako “Ideal democrático y bienestar personal” liburutik hartutako datuen arabera, kirola praktikatzen duten 15 eta 75 urte bitarteko espainiarren portzentajea % 37tik % 43koa izatera iritsi da 2005 eta 2010 bitartean.

Espainiako kirol-ohituren 2010eko azterketa ardatz duen ikerketa horrek, CISek CSDk eskatuta burutu duenak, azken 30 urteetan zehar gure herrialdeko kirol-ohiturak izandako bilakaerari buruzko benetako erradiografia eskaintzen du.

Manuel García Ferrando Valentziako Unibertsitateko soziologia katedradunak zuzendu duen eta Unibertsitate bereko Ramón Llopis Goig soziologia doktoreak ere parte hartu duen ikerketa-lan bikain horrek hurrengoa aipatzen du, besteak beste: instituzionalizatu gabeko kirola gero eta gehiago praktikatzen dela eta kirolak lehiatzeko helburu gutxiago duela. Horrez gain, hurrengoa ere badio: toki irekietan gero eta kirol gehiago egiten dela eta gero eta jende gehiagok ematen diola garrantzia kirolari eta hezkuntza fisikoari.

Adin-tartearen edo generoaren arabera kirola nola praktikatzen den aztertzen du lanak, baita Espainiako etxeetan zein kirol-artikulu topa daitezkeen ere, eta hori guztia bestelako informazio hau guztia ematearekin batera: gehien praktikatzen diren kirolak, kirol-instalazioen erabilera-maila edo Espainiako kirol-arrakastak zenbateraino harrotzen gaituen eta arrakasta horien eragina gizartean.

Era berean, hurrengoa ikertzen du: kirol-bizitzak komunikabideetan izan duen jarraipena edo kirola praktikatzeak nola laguntzen duen Espainiako inmigranteen integrazio sozial eta kulturalean.