arrow_back
 

CISeko datu fitxategietarako doako sarbidea

Centro de Investigaciones Sociológicas-k atsegin handiz jakinarazten du gure web orria erabiltzen duten guztiek dohainik deskarga ditzatekela erakunde honek egindako inkestetako datuen fitxategiak.

Zerbitzu hau abian jarri da datu-sarbideko gardentasuna eta CISeko funtzionamenduaren eraginkortasuna handitzeko hainbat neurrien barruan.

Datu fitxategiak pixkanaka sartuko dira. 2009ko urtarrilaren 1ean, 2008 eta 2007. urteetan egindako inkestak jendearen eskura jarriko dira. Ondorengo hilabetetan, 1995. urtetik egindako inkesta guztiak gehituko dira. 1995. urte aurreko fitxategiak aurrerago sartuko dira, eta datuen antzinatasunak hala uzten badu behintzat.

Datu fitxategiak, ASCII formatuan, artxibo trinkotu batean daude eta web orritik deskargatu ahal izango da, formulario erraz bat bete ondoren. Horrez gain, honako hauetara ere doan sartu ahal izango da: sintaxi-artxibora (SPSS edota SAS estatistika paketetan), galdetegira, fitxa teknikora, kodeen liburura eta txarteletara. Datuak, jakina, anonimatuan emango dira.