El CIS y la UCM han presentado “Los movimientos sociales”, un clásico sobre acción colectiva

Donatella della Portaren eta Mario Dianiren “Social Movements. An introduction” obraren gaztelaniarako itzulpena

Martxoaren 21ean izan zen ekitaldia, “Marqués de Valdecilla” Liburutegi Historiko Konplutentsean, eta bertan izan ziren Donatella della Porta (European University Institute), Enrique Gil Calvo (Universidad Complutense), Susana Aguilar (Universidad Complutense), Eduardo Romanos (Universidad Complutense), CISeko presidente Félix Requena eta Editorial Complutense argitaletxeko zuzendari nagusi José Antonio Nieto.

Enrique Gil Calvo, Donatella della Porta, Félix Requena, José Antonio Nieto, Eduardo Romanos eta Susana Aguilar obraren aurkezpenean.
Enrique Gil Calvo, Donatella della Porta, Félix Requena, José Antonio Nieto, Eduardo Romanos eta Susana Aguilar obraren aurkezpenean.

Eduardo Romanosek itzuli du, 2006ko bigarren edizioko jatorrizko testutik abiatuta. Argitalpena Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS) zentroak eta Universidad Complutense de Madrid (UCM) unibertsitateak elkarlanean argitaratutako "Debate Social" bildumaren zati da.

Testuak Romanosek idatzitako epilogo bat barne hartzen du, eta azken bosturtekoan egindako eztabaida nagusi batzuen eta ikertzaileek datozen urteetan izango dituzten erronka berrien azterketa egiten du. Espainian argitaratutako edizio bat denez, gure herrialdeko gizarte mugimenduen garapenari buruzko ideiak ere azaltzen dira.

Lan eguneratua eta aberatsa da beraz, eta egungo gizarteko ekintza kolektiboaren sarrera orokorra eta analisi kritikoa egiten du.

Donatella della Porta eta Félix Requena, aurkezpen ekitaldian
Donatella della Porta eta Félix Requena, aurkezpen ekitaldian.

Donatella della Portaren eta Mario Dianiren lanak gaur egun ere ikertzaileentzako nahitaezko erreferentzia izaten jarraitzen du, eta, horrez gain, gizarte mugimenduen (60ko hamarkadako protestak nahiz orain dela gutxiko mugimendu feministak, bakezaleak, ekologikoak edo globalizazioaren aurkakoak) errealitate zorabiagarri, konplexu eta alderdi anitzekora lehendabiziko aldiz hurbiltzen direnentzako ezinbesteko ikerketa ere bada.

arrow_back