2012ko Soziologiako Sari Nazionala Juan Díez Nicolás jaunak jaso du

Aurtengo Soziologia eta Politika Zientziako Sari Nazionala Juan Díez Nicolási eman zaio. Sari honen bitartez Soziologia eta Politika Zientzian egindako ekarpenak eta zientzia-lana aintzatesten dira, eta jarduera profesionalagatik nahiz ekintza berezia egiteagatik ematen da.

Juan Díez Nicolás soziologiako katedradun emeritua da Universidad Complutense de Madrid unibertsitatean, Zientzia Politikoetan lizentziatua; Lizentziaturako Sari berezia jaso zuen (1960), hala nola Ikasketa Bukaerako Sari Nazionala (1961) eta Zientzia Politikoetan doktorea (UCM, 1967) eta katedradun numerarioa da soziologian (1971). Iritzi publikoaren Institutuaren ko-fundatzailea izan zen. Zuzendari teknikoa eta idazkari nagusia (1963-69) eta CIS-eko presidentea (1976ko urria - 1979ko apirila). Duela gutxi Ohorezko Errektore eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian Doctor Honoris Causa izendatu dute Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (2012). Egun, FADDIS (Fundación para el Análisis y Difusión de Datos de Investigación Social) fundazioaren (2009- ) zuzendari-fundatzailea da, ahokulari iraunkorra Archivo Oficial de Datos izenekoaren Batzorde Betearazlean arduradun gisa, World Values Survey Association (2008 hautatua- ), akademikoa Zientzia eta Arteen Agentzia Europarrean (2001- ). Ikerketa enpiriko ugari gidatu ditu eta zientziako argitalpen anitzen egilea da, horien artean: Soziologia: Entre el Funcionalismo y la dialéctica (1971), Especialización Funcional y Dominación en la España Urbana (1972), Los Españoles y la Opinión Pública (1976), Ecología Humana y Ecosistema Social (1984), Sociología de la Población (1990), Posición Social, Información y Postmaterialismo (1992), Tendencias Mundiales de Cambio en los Valores Sociales y Políticos (1994), Actitudes Hacia los Inmigrantes (1998), Los Españoles y la Inmigración (1999), El Dilema de la Supervivencia. Los españoles ante el Medio Ambiente (2004), Multidimensional Social Science (2009), The EU and ageing populations, implications for migration flows (2011).

Saritua Espainiako Soziologia nazioartean bultzatu duen pertsona nabarmenetarikoa da.

Epaimahaian honako hauek egon dira: CIS-eko presidentea Félix Requena; soziologiako katedraduna eta Ortega y Gasset Unibertsitate Institutuko Migrazioen Ikerketa-zentroko zuzendaria den Joaquín Arango Vila-Belda; Europako parlamentaria den eta CIS-eko presidentea izan den Pilar del Castillo; Oviedoko Unibertsitateko soziologian katedradun Rodolfo Gutiérrez Palacios; Euskal Herriko Unibertsitateko zientzia politikoetan katedradun Francisco J. Llera; Universidad Europea de Madrid unibertsitateko soziologian katedradun Juan Salcedo eta Universidad Autónoma de Madrid unibertsitateko soziologian katedradun Juan Toharia.