CISek "Generaciones excluidas" obra klasikoa aurkeztu du, integrazioari eta etnizitateari buruzkoa

CIS.04_Telles&Ortiz-recortada
  • Eguna: 2011ko ekainak 10, ostirala
  • Ordua: 12:30
  • Tokia: Madrilgo Liburu Azoka (Carmen Martín Gaite karpa – Parque del Retiro parkea)

Ekitaldian bertan izango dira CISeko presidentea, Ramón Ramos; obraren egilea, Edward Telles, eta Soziologiako katedraduna, Antonio Izquierdo.

Izenburua: Generaciones excluidas: mexicano - estadounidenses, asimilación y raza
Egilea/k: Edward Telles eta Vilma Ortiz; Antonio Izquierdoz-ek aurkeztua; Mª Teresa Casado eta Carlos G. Pranger-ek itzulia
Argitalpen hizkuntza: Gaztelania
Edizioa: 1. ed., 1. inp.
Edizioaren data: 2011
Argitalpena: CIS
Deskribapena: 370 or. 23x15 cm
Koadernaketa: paper-azalez
Bilduma: Clásicos Contemporáneos, 4
Jatorrizko izenburua: Generations of Exclusion: Mexican Americans, assimilation and race
Edward Telles eta Vilma Ortizek, Princeton eta Kaliforniako unibertsitateko soziologiako katedradunek, hurrenez hurren, zenbait traba instituzional aipatzen dituzte, hezkuntza-sistemaren funtzionamendu eskasa eta diskriminazioaren iraunkortasuna, besteak beste, belaunaldi gazteenen integrazioa zergatik gelditu den azaltzeko, eta prozesu hori berrindartzeko neurri batzuk proposatzen dituzte.
Ustekabeko aurkikuntza batek eragin zuen analisi berritzaile hori. Bertan erakusten da AEBetako immigrante mexikarrek izandako ekonomia- eta hezkuntza-aurrerapena bigarren belaunalditik aurrera gelditzen dela.
Antonio Izquierdok, Coruñako Unibertsitateko soziologiako katedradun eta Nazioarteko Migrazioen Soziologiako Lantaldearen zuzendari denak, belaunaldien arteko ikerketaren emaitza etsigarriak ikusita, integrazioaren eta immigrazio-politiken ikuspegiak berriz planteatu beharra zegoela azpimarratu zuen aurkezpenean. “Europako eta Estatu Batuetako immigranteen eta haien seme-alaben integrazioarekin alderatutako estratifikazio, etnizitate eta politiken esparruko oinarrizko liburua da", adierazi zuen Izquierdok. Madrilgo 70. Liburu Azokako 17. etxolan egongo da CIS, maiatzaren 27tik ekainaren 12ra bitartean. Bere funtsei publikoaren salmenta-prezioaren % 10eko deskontua aplikatuko zaie. Kontsulta ezazu katalogoa.
arrow_back