REIS aldizkaria, nazioartean hedadura lortu duen Espainiako lehen soziologia aldizkaria, JCR-ren arabera.

Reis JCR

Kontsulta ezazu azken alea: 135. alea (2011ko uztaila-iraila)

Testua oso-osorik irakur daiteke: 131. alea

REIS Espainiako Soziologia Ikerketen Aldizkaria Institute for Scientific Information (ISI) erakundearen nazioarteko rankingean sartu da, eta eraginaren eta erreferentzia kopuruaren lehen postua lortu du Espainiako soziologia aldizkarien artean, Journal Citation Reports (JCR) erakundearen datuen arabera.

2010ean, 69 erreferentzia jaso zituen (2008ko eta 2009ko artikuluak). Hala, soziologia aldizkari onenen zerrendan, 129tik 105. postua lortu du; aldi berean, espainierazko aldizkarietan lehena da.

Nazioarteko bibliografia aurkibide prestigiodunenetan dago REIS aldizkaria, hala nola Social Science Citation Index eta Scopus. Bestalde, IN-RECSen arabera, Espainiako eragin adierazle oparoak pilatu ditu 1994-2009 eta 2000-2009 urteetan. Gaur egun, gizarte zientzien arloan, JSTOR zientzia aldizkarien biltegian dagoen aldizkari bakarra da Espainian, eta DIALNETen (hainbat arlotako aldizkarien biltegia) deskargatzen direnetan bigarrena da.

arrow_back