CISek “Comunidades locales y participación política” argitaratzen du, udal ezaugarriek aktibismo politikoan duten eraginari buruzko azterketa

Liburu-denda. Beste orri baterako esteka.

% 5eko beherapenarekin erosi

Clemente J. Navarro Yánez Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitateko irakaslea da, eta bertako Centro de Sociología y Políticas Locales zentroaren zuzendaria. Bere lanaren arretagunea soziologia politiko urbanoa, udal gobernanza eta parte hartzean dago. Chicago, Florencia, Campinas, San Martín edo Consiglio Nazionale della Ricerca unibertsitateetako irakasle bisitaria da. Gaur egun Centro de Estudios Andaluces zentroko ikerlaria da, eta Observatorio del Gobierno Local zuzentzen du bertan.

Comunidades locales y participación política en España

Egilea: Clemente J. Navarro Yánez
1ª ed.
Madril : Centro de Investigaciones Sociológicas, 2011
198 p., 14 x 21 cm
Monografías, 273
ISBN: 9788474765526

Testuinguru lokalak gure eguneroko bizitzan garrantzitsua izan arren, alor hau ahaztu egiten da soziologia politikoan eta zientzia politikoetan, bereziki Espainian. Dena dela, Esan ohi da udalak, testuinguru soziopolitiko gisa zenbait aukera eta interakziorako ildo egituratzen dituela eta horiek parte hartze politikoaren berri eman dezaketela. Hala, lan honen argumentu nagusia hauxe da, parte hartzea "nor garen" araberako da, baina "non bizi garen" eta "nor garen bizi garen tokian" ezaugarrien arabera ere bai. Lan honek udal ezaugarriek aktibismo politikoan duten eragina aztertzen du, "aktibismo politikoaren ekologia lokala" deritzona, eta esistitzen dela frogatzeaz gain udal ezaugarriaren araberakoa dela ere frogatzen du (neurria edo biztanleek heterogeneitate mota ezberdinak) eta kontuan hartutako aktibismo mota (komunitarioa edo kontenziosoa).

arrow_back