CISek Generaciones excluidas obra klasikoa aurkeztu du, integrazioari eta etnizitateari buruzkoa

Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS) zentroak Edward Tellesen eta Vilma Ortizen Generaciones excluidas: mexicano-estadounidenses, asimilación y raza lana aurkeztu zuen joan den ekainaren 10ean, Madrilgo liburu-azokan.

presentacion_libro_generacion_excluidas

Ekitaldian izan ziren Ramón Ramos CISeko presidentea, Edward Telles obraren egileetako bat, eta Antonio Izquierdo soziologiako katedraduna. Obraren originaltasuna nabarmendu zuten, ez soilik dakarren ikuspegi metodologikoagatik, baizik eta baita dakartzan ondorio garrantzitsuengatik ere.

Edward Telles eta Vilma Ortiz soziologiako katedradunak dira Princeton eta Kaliforniako unibertsitateetan, hurrenez hurren. Belaunaldi gazteenen integrazioa zergatik eten den azaltzeko, honako arrazoi hauek ikusten dituzte, besteak beste: traba instituzionalak, hezkuntza-sistemaren funtzionamendu eskasa, eta diskriminazioak denboran irautea. Hala, integrazio prozesua indartzeko neurri batzuk proposatu dituzte.

Ustekabeko aurkikuntza batek eragin zuen analisi berritzaile hori. Egileek erakutsi dutenez, bigarren belaunalditik aurrera eten da AEBko mexikar immigranteek ekonomian eta hezkuntzan egin zuten aurrerapena.

Antonio Izquierdok, Coruñako Unibertsitateko soziologiako katedradun eta Nazioarteko Migrazioen Soziologiako Lantaldearen zuzendari denak, belaunaldien arteko ikerketaren emaitza etsigarriak ikusita, integrazioaren eta immigrazio-politiken ikuspegiak berriz planteatu beharra zegoela azpimarratu zuen aurkezpenean. “Oinarrizko liburu bat da Europako eta Estatu Batuetako immigranteen eta haien seme-alaben integrazioa elkarrekin alderatzeko, estratifikazioari, etnizitateari eta politikari begira", adierazi zuen Izquierdok.

arrow_back