CISek Kontsumitzaileen Konfidantza adierazlea egingo du azarotik aurrera

ICOren (Instituto de Crédito Oficial) eta CISen (Centro de Investigaciones Sociológicas) hitzarmenaren ondorioz CISek Kontsumitzaileek Konfidantza Adierazlea egingo du azarotik aurrera

Centro de Investigaciones Sociológicas-ek (CIS) hilabete honetan bertan egingo du Espainiako Kontsumitzaileen Konfidantza Adierazlea (ICC). Adierazle hau Instituto de Crédito Oficial-ek (ICO) diseinatu eta jarri zuen martxan 2004ko irailean, eta geroztik hilero egin eta argitaratzeaz arduratzen zen.

ICOren presidente José María Ayala Vargasek eta CISeko presidente Ramón Ramos Torrek sinatutako hitzarmenak ICCaren serie historikoaren, zorroztasun metodologikoaren eta datuek kalitate kontrastatuaren jarraipena ziurtatzen du.

Azarotik aurrera, seriearen hasieratik ICCa kalkulatzeko erabili den metodologia erabiliz, CISek hilero inkesta bat egingo du, emaitzak kalkulatuko ditu eta interesatuen eskura jarriko ditu, ikerketa guztiekin egiten duen bezala.

ICCak hilero jasotzen du azken bilakaeraren balorazioa eta Espainiako kontsumitzaileen espektatibak Espainiako ekonomiari, famialiaren ekonomiari eta enpleguari dagokionez, kontsumo erabakiak aurreikusteko helburuarekin. Abenduan, azaroari dagokion indizea, eta uztaila, abuztua, iraila eta urriari dagozkienak CISen web orrian sartuko dira (www.cis.es). Datu horien argitalpena nahikoa aurrerapenarekin jakinaraziko zaie interesdunei.

arrow_back