REIS aldizkarian argitaratutako artikulu onenerako 1. saria.

Centro de Investigaciones Sociológicas-ek urtero REIS aldizkarian argitaratutako artikulu onenerako saria antolatuko duela iragarri du. 2009an argitaratutako artikulu onenerako saria 2010ean emango da lehenengo aldiz. Sari horrekin, aldizkarian urtero argitaratzen diren artikulurik original eta aipagarrienak eta metodologia-kalitate gehien dutenak aztertu nahi ditu CISek eta, era berean, artikuluen egileei bizigarri bat eman nahi die nazio eta nazioarteko komunitate zientifikoan egiten duten ikerketa-jarduera hedatzen laguntzeko eta beren lanen ikuspena gizarte-zientzien alorrera zabaltzeko.

Beste zerbaiten berri ere eman nahi dugu, izan ere, REIS aldizkaria nazioartean izen handia duten aipuen bi aurkibidetan parte hartzeko aukeratu baitute: Social Sciences Citation Index, Thomson Reutersena, eta Scopus, Elsevierena. Horrek, zalantza ezineko kalitatearen eta garrantzi zientifikoaren aparteko aitormena izateaz gain, nazioarte mailan erreferentziazkoak diren argitalpen espainolen talde murriztuan sartzen du aldizkaria.

Bestalde, gizarte zientzietan espezializatutako aldizkako argitalpen espainiarrei buruzko ikerlan batean, horien diziplinartekotasun maila aztertzen da. REISek lortutako emaitzak bikainak dira, izan ere, gizarte zientziei lotutako izenburu guztien multzoan hirugarren postuan baitago, eta lehenengo postuan soziologia eta politika zientzien aldizkarien artean:
http://redc.revistas.csic.es/index.php/redc/article/view/458/470

Horrez gain, REIS aldizkariak bere artikuluetarako doako sarbidea handitu duela jakinarazten dugu, beraz, azken lau aleetarako sarbidea harpidedunentzat bakarrik erreserbatzen da.

Amaitzeko, Argitalpen Kontseiluaren erabakiz, REIS aldizkaria argitalpen elebiduna izango dela jakinarazi nahi dugu. Une hauetan ingelesez idatzitako eskuizkribuak jaso eta ebaluatzen ditu eta Argitalpen Kontseiluaren onarpena jasotzen dutenak hizkuntza horretan ere idatziko dira.

arrow_back