Emilio Lamo de Espinosaen biografia

[Biografi aipamenera joan]

Emilio Lamo de Espinosa
  • Zuzenbidean doktorea Universidad Complutense unibertsitatean, Soziologian doktorea Kaliforniako Unibertsitatean - UCSB (1979). Azken horretan, 70eko hamarkadan ikasketak osatzeaz gain, Visiting Professor izan zen. Universidad Complutense unibertsitateko Soziologiako katedraduna da 1982az geroztik.
  • Espainiako unibertsitateen erreformaz arduratu zen Felipe Gonzálezen lehen gobernu sozialistan (1982-1987) eta lan hori eskertzeko Alfonso X el Sabio Ohorezko Gurutzea eman zitzaion. Horrez gain, Officier de l’Ordre des Palmes Academiques maila aitortu zitzaion, kultura frantsesari emandako zerbitzuengatik.
  • Ia-ia hamar urtez (1992-2002) Instituto Universitario Ortega y Gasset institutuko zuzendaria izan zen. Espainiako zientzia sozialen ikasketen graduondoko zentrorik handiena dugu hori. 2002tik 2005era bitartean, zuzendaria izanik, Real Instituto Elcano de Estudios Internacionales y Estratégicos fundazioaz arduratu zen, nazioarteko ikasketen lehen think tank Espainian. 2007tik 2010era Federación Española de Sociología federazioko presidentea izan zen, eta gaur egun Ohorezko Kidea da.
  • Honoris Causa doktorea da Universidad de Salamanca unibertsitatean, eta Otto de Habsburgo saria eman zitzaion 2014an. Horrez gain, Akademiakide Numerarioa da Real Academia de Ciencias Morales y Políticas akademian eta Zientzia eta Arteen Europako Akademian, eta laguntzaile gisa aritzen da maiz prentsan eta fundazio askoren aholkulari gisa, besteak beste: Fundación Consejo España-Estados Unidos (gaur egun, zuzendariordea da), Fundación Real Instituto Elcano, Fundación Ortega y Gasset-Marañón, Fundación Carolina, Fundación Transición Política Española, Fundación Fernando Pombo, Fundación Príncipe de Girona eta Fundación Botín. Halaber, Revista Internacional de Transparencia e Integridad aldizkariko argitalpen batzordeko kidea da.
  • Argitalpen nagusiak: hogeita bi liburu, ehun monografia zientifiko baino gehiago eta ia-ia 400 artikulu (prentsakoak zein dibulgatzaileak) argitaratu ditu, eta sei ikerketa seiurteko aitortu zaizkio. Bere lehen argitalpenak Espainiako historia intelektual heterodoxoa berreskuratzearekin (Política y Filosofía en Julián Besteiro, 1973) eta marxismoa kritikatzearekin (Teoría de la reificación. De Marx a la Escuela de Frankfurt, 1981) zuten zerikusia. Gero, zuzenbidearen soziologiari eta desbideratze sozialari buruz (Delitos sin víctimas, 1989) eta, batez ere, ezagutzaren eta zientziaren soziologiari buruz (La sociedad reflexiva, 1990; La sociología del conocimiento y de la ciencia, 1994) idatzi zuen. Azken hori izan da bere ikerketa-arlo nagusia. Entseguen Jovellanos Nazioarteko Saria irabazi zuen Sociedades de cultura y sociedades de ciencia (1996) lanari esker. Duela denbora gutxiago, gailentzen ari den gizarte transnazionalaren eta haren gobernantzaren ikerketari heldu zion (Bajo puertas de fuego. El nuevo desorden internacional, 2004; eds. Europa después de Europa, 2010). Horrez gain, gaztelaniaz gehien erabiltzen den Diccionario de Sociología hiztegiaren egilea da Salvador Giner eta Cristóbal Torresekin batera, (Alianza Editorial, 2. edizioa, 2007). Hamalau doktorego-tesi zuzendu ditu eta horietako lauk Doktorego-tesi Onenaren Saria jaso zuten.

 

arrow_back