Urtarrileko, apirileko, uztaileko eta urriko barometroetan eta hauteskunde aurreko inkestetan, hauteskundeko emaitzen estimazio bat egiten du CISek. Estimazio hori inkesten emaitzen aurrerapenarekin batera aurkezten da.
Elkarrizketatuak adierazitako boto-asmoaren eta inkestako beste datuen bidez, boto-estimazioa egiteko eredu estatistiko bat aplikatzen da. Boto-asmoari buruz egindako galderen erantzunetatik eta estimazio-ereduaren aplikaziotik ateratako emaitzak eskaintzen ditu CISek. Datu horiei aplikatutako beste eredu batzuek hauteskunde-emaitza ezberdinak estimatzeko aukera eman dezakete.
Datu matrizeetarako doako sarbideak aukera ematen die erabiltzaileei, hala nahi izanez gero, beren estimazio-eredu propio bat egiteko CISek emandako datuetatik abiatuz.