I+G: Hasierako Gordailu Plana
  • I+G: Hasierako Gordailu Plana >
  • I+G: Hasierako Gordailu Plana

I+G: Hasierako Gordailu Plana

I+G: Hasierako Gordailu Plana

Ikerketa Soziologikoen Zentroa (CIS) Gizarte Zientzien Datu-Banku Berezia (gaztelaniaz, ARCES) prestatzen ari da. Haren helburua erakundeentzako informazio biltegi izatea da, Administrazio Publikoen aurrekontuen barruan antolatutako proiektu eta lanek sortzen dituzten datuak kontserbatu eta zabaldu ahal izateko.

CIS-en Gizarte Zientzien Datu-Banku Berezirako Hasierako Gordailu Plana aurkezteko, inprimakia bete beharko da, erantsitako argibideak jarraituta.

Inprimakia deskargatzeko, sakatu esteka honetan.

Argibideak deskargatzeko, sakatu esteka honetan.

Inprimakia beteta eta sinatuta CIS-era bidali beharko da, bide hauetako bat erabilita:

  • Mezu elektroniko bat bidalita BancoDeDatos@CIS.ES bi dokumentu hauek erantsita:
    • inprimakia Word-en beteta (tratamendua errazteko),
    • eta inprimaki bera sinatuta eta digitalizatuta, ahal bada, PDF formatuan.
  • Paperez CIS-en helbidera:
    • Datu Bankuen Saila
      C/ Montalbán, 8
      28014 - Madril
      MADRIL - Espainia

Edozein duda izanez gero, CIS-en Datu Bankuen Sailaren publikoarentzako arreta telefonora deitu ahalko duzu astelehenetik ostiralera (09:30etik 14:00etara), 915807617 eta 915807622 zenbakietara; bestela, mezu elektroniko bat ere bidali dezakezu helbide honetara: BancoDeDatos@CIS.ES

< ITZULI