Lege oharra
  • Lege oharra

Lege oharra

Lege oharra

CIS  ATARIA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

Centro de Investigaciones Sociológicas zentroak jakinaren gainean jartzen du bere www.cis.es webgunerako eta bertako azpibarruti eta direktorio guztietarako (aurrerantzean, "Ataria" gisa izendatuko dena) sarbidea eta haien erabilera, eta atari horren bidez eskura daitezkeen zerbitzu eta edukiak, Lege Ohar honetan zehazten diren baldintzei lotuta daudela, Baldintza Orokor osagarrien onarpena behar dezaketen zenbait zerbitzu edo edukitarako sarbideari kaltetu gabe.

Horregatik, Lege Ohar honetan zehaztutakoarekin ados ez bazaude, Ataria ez erabiltzea eskertuko genizuke, ataria bera edo bertako zerbitzu eta edukiak erabiltzeak testu honetan bildutako lege xedapenak onartzea eskatzen baitu.

Centro de Investigaciones Sociológicas zentroak Atariko aldaketak aurretik ezer ohartarazi gabe egiteko eskubidea du, Atariko edukiak edo atariaren diseinua eguneratze, zuzentze, aldatze edo zenbait datu ezabatze aldera. Atariak eskainitako edukiak eta zerbitzuak aldizka eguneratuko dira. Informazioa berehala aldatzen ez denez, Atarian bildutako informazioaren, zerbitzuen eta edukien iraunaldia eta zehaztasuna egiaztatzea iradokitzen dizugu.

Ohar honetan bildutako zehaztapen eta baldintzak aldatu daitezke, eta horregatik eskatzen dizugu Ataria bisitatzen duzun bakoitzean berrikus ditzazun.

Centro de Investigaciones Sociológicas zentroak ez ditu bere gain hartuko administrazio-prozeduren hasiera, garapena eta emaitzari buruzko erabakiak hartzearekin zerikusia duten www.cis.es webguneko tresnak eta informazioak erabiltzeak eragin ditzakeen kalteak. Erabaki horiek zentroetan, erakundeetan edo eskumeneko sailetan kontrastatzen dira. Edonola ere, webgune honetako informazioa eta edukiak ezin izango dira alegatu Herri Administrazioarekiko prozesu kontraesankorretan, eta orri hauetako argitalpen elektronikoen eta Administrazio eskudunaren inprimaki-agirien artean egon daitezkeen desadostasunen gaineko erantzukizunik ez da hartuko.

JABETZA INTELEKTUALAREN ETA INDUSTRIALAREN GAINEKO ESKUBIDEAK

Atariaren diseinua eta bere iturri-kodeak zein bertan agertzen diren gainerako zeinu bereizgarriak Centro de Investigaciones Sociológicas zentroarenak edo erakunde laguntzaileenak dira eta jabetza intelektualaren eta industrialaren gaineko eskubideek babesten dituzte. Centro de Investigaciones Sociológicas zentroko zerbitzarian dauden irudiak, etab. ere jabetza intelektualaren eta industrialaren gaineko eskubideek babesten dituzte.

Webgune honetan erabilgarri dagoen informazioa, espresuki aurkakoa adierazten ez bada behintzat, berrerabili daiteke; eta zati bat edo bere osotasunean erreproduzitu, aldatu, banatu eta komunikatu daiteke, merkataritzakoak diren eta ez diren erabileretarako, hurrengo baldintzak kontuan hartuz:

Debekatuta dago informazioaren edukiei berezko izaera kentzea.

Erabiltzaileak nahitaez aipatu behar du berrerabiliko diren agirien iturria.

Erabiltzaileak nahitaez aipatu behar du berrerabiliko diren agirien azken eguneraketaren data

Centro de Investigaciones Sociológicas zentroak hirugarrengoen jabetza intelektualaren eta industrialaren gaineko eskubideekiko errespetua azaltzen du; horregatik, gune honek zure eskubideak urratzen dituela uste baduzu, arren eskatzen dizugu Centro de Investigaciones Sociológicas zentroarekin harremanetan jar zaitezen.

LINKAK EDO HIPERESTEKAK

Beren webgunearen eta Centro de Investigaciones Sociológicas zentroaren arteko hiperestekaren bat ipini nahi duten erabiltzaileek hurrengoa izan beharko dute kontuan:

  1. Hiperesteka ipintzeak ez du eskatzen Centro de Investigaciones Sociológicas zentroaren eta ipintzen den webguneko jabearen arteko harremanik, eta Centro de Investigaciones Sociológicas zentroak ez du zertan bere eduki eta zerbitzuen onarpenik eman beharko. Beraz, ez da aditzera emango Centro de Investigaciones Sociológicas zentroak hiperesteka berariaz baimendu duenik edo hiperesteka ipintzen den webgunean eskainitako edo jarritako zerbitzuak edonola gainbegiratu edo onartu dituenik.
  2. Centro de Investigaciones Sociológicas zentroak ez ditu bere gain hartuko eta ez ditu bermatuko hiperestekaren establezimenduak eskain ditzakeen eduki eta zerbitzuen kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moraltasuna. Erabiltzaileak hartuko ditu bere gain hiperestekaren webgunera sartzeak eragin ditzakeen ondorio, kalte edo eraginak.
  3. Hiperesteka ipintzen den webguneak ezin izango du inolako  markarik, izenik, logotiporik, esloganik edo Centro de Investigaciones Sociológicas zentroari dagozkion bestelako zeinu bereizgarririk eraman, hiperestekarenak berarenak diren zeinuak salbu.
  4. Hiperesteka ezartzen den webguneak ez du legez kontrako edo moralaren eta oro har onartzen diren ohitura onen aurkako edukia duen informaziorik izango, ezta hirugarrenen edozein eskubideren aurkakoa denik ere.

MARKOAK

Centro de Investigaciones Sociológicas zentroak markoak egitea edo hirugarrengoek Atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen dituzten bestelako mekanismoak erabiltzea debekatzen du.

PRIBATUTASUNA

Centro de Investigaciones Sociológicas zentroa www.cis.es atariaren erabiltzaileek ematen dituzten izaera pertsonaleko datuekin sortutako datu-fitxategiaz arduratzen den erakundea da.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko Lege Organikoan xedatutako baldintzei jarraiki, Centro de Investigaciones Sociológicas zentroak izaera pertsonaleko datuak sekretupean gorde eta isilpean erabiltzeko konpromisoa hartu du. Xede horiek betetze aldera, beharrezko neurriak hartuko ditu horien aldaketa, galera, tratamendua edo baimenik gabeko sarrera saihesteko.

Datu pertsonalen bilketa eta tratamendu automatizatuak erabiltzaileak une oro eskatutako zerbitzuak kudeatzea, prestatzea, zabaltzea eta hobetzea eta erabiltzaileen kontsulten jarraipena egitea du helburu.

Erabiltzaileak datu horiek kontsultatzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak erabil ditzake, eta, horretarako, Informatika eta Informazioaren Teknologiak Sailera jo beharko du: C/ Montalbán 8, 28014 MADRIL (Espainia). Edo, bestela, idatzi bat aurkeztu beharko du, NANaren fotokopiarekin batera, helbide berera.

CENTRO DE INVESTIGACIONES SOCIOLÓGICAS zentroko fitxategietan dauden datu pertsonalak kontsultatu, zuzendu, baliogabetu eta aurkaratzeko eskubideak erabiltzeko aukera duzu. Horretarako, eskaera bat egin beharko da bidali eta jaso izanaren konstantzia uzten duen bide batetik. Bere eskubideez baliatzeko, idatziz jo ahal izango du Pribatutasun Politika honen hasieran adierazitako Informatika eta Informazioaren Teknologiak Sailera (Centro de Investigaciones Sociológicas).

CENTRO DE INVESTIGACIONES SOCIOLÓGICAS zentroak bere datu pertsonalen babes mailak ditu, abenduren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko araudia onartu duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren arabera, eta bere esku dituen baliabide tekniko guztiak jarri ditu CENTRO DE INVESTIGACIONES SOCIOLÓGICAS zentroari eman dizkiozun datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea saihesteko, Interneteko segurtasun-neurriak menderaezinak izan ez daitezen kalterik egin gabe.

CENTRO DE INVESTIGACIONES SOCIOLÓGICAS zentroak Pribatutasun Politika hau aldatzeko eskubidea du, Agencia Española de Protección de Datos-eko lege, jurisprudentzia edo interpretazio arloko berritasunetara egokitzeko. Halakoetan, CENTRO DE INVESTIGACIONES SOCIOLÓGICAS zentroak aldaketa horien berri emango du, argi eta behar den aurrerapenarekin adieraziz eta, behar izanez gero, aldaketa horien onarpena eskatuz.

LEGE APLIKAGARRIA ETA ESKUMENA

Lege Ohar hau osatzen duten baldintzak interpretatzeko eztabaida edo gatazkaren kasuko lege aplikagarria eta Atari honetako zerbitzuekin lotutako edozein kontu izango da Espainiako legea.

Ataria bisitatzeagatik edo eskaintzak egiten dituen zerbitzuak erabiltzeagatik sor daitezkeen gatazkak konpontze aldera, Centro de Investigaciones Sociológicas zentroak eta Erabiltzaileak Erabiltzailearen helbideko Epaile eta Epaitegien eraginpean jartzea adostu dute, baldin eta Espainian aurkitzen bada.

< ITZULI