Datu-bankuen Saila

Datu-bankua CISek egindako ikerketa guztien jarauspenaz arduratzen den Saila da, baita eskaerak aintzat hartzen dituen erabiltzaileen xedapenaz arduratzen dena ere. Sailaren zeregina da Zentroko datu baseak sortzea eta mantentzea, eta horren guztiaren informatika kudeaketa guztia.

Centro de Investigaciones Sociológicas zentroak egindako ikerketa guztiak, sortu zirenetik Datu-bankuan daude jarrita, inolako salbuespenik gabe, eskatzen dituen pertsona natural, juridiko, publiko edo pribatuaren eskura. Indarrean dagoen legediak herritar guztiek datuetarako sarbide bera izatea bermatzen du.

Datu-bankua arduratzen da egiaztatze, garbitze, anonimizazio, katalogazio eta datuen informatika kargen zereginez eta indarrean dagoen legediak finkatzen dituen epeetan zabalkunde produktuak gauzatzeaz.

Eskaintzen diren produktuak erabiltzaile mota ezberdinentzat diseinatu dira. Hori dela eta, maiztasun taula sinpleetatik hasi, eta mikrodatu gordinak ere lor daitezke, erabiltzaileen interesekoa izango den azterketa egiteko helburuarekin.

Datu-bankuen Katalogoa da CISen ekoizpen-edukia ezagutzeko oinarrizko tresna. Katalogo hau bilaketarako tresna boteretsu batekin osatzen da, erabiltzailearentzat interesgarriak diren informazioa topatu ahal izateko. Egindako inkesta guztiak biltzen dituen eta hitz giltzarrien bidez bilaketa egitea ahalbidetzen duen dokumentuen datu basea da, galdera errekuperatzeko unitatea izaki. Aipatu datu-base horretan, 110.000 galdera baino gehiago biltzen diren 1.800 inkesta baino gehiago daude bilduta.

2009ko urtarriletik Datu-bankuak dohainik eskaintzen ditu Zentroak burututako ikerketen mikrodatuen fitxategietarako sarbidea, CISen orrien bidez. Hori dela eta, informazio gehiago zabaldu da; 2008an, 300 fitxategi erabili ziren eta 2009an, berriz, 6.300 fitxategi deskargatu ziren internet bidez.  

Pertsonala

Izendapena: 12 de julio de 2018
arrow_back