El CIS
  • CIS >
  • Nortzuk gara >
  • Sailak
Ikerketa Saila

Ikerketa saila da Zentroak hasitako ikasketa guztiak programatzeko, diseinatzeko eta egiteko ardura duena. Gehienetan, sailak inkesta bidez egiten ditu ikerketa sozial enpirikoaren prozesuaren berezko lan guztiak:

  • laginaren diseinua
  • galdetegiaren elaborazioa
  • landa lana
  • kodifikazioa
  • tabulazioa
  • emaitzen analisia
  • txostenen elaborazioa

Horretarako, zenbait lan-eremutan espezialistak diren teknikari talde bat eta estatuko lurralde osoko bere eremu-sare bat ditu.

Centro de Investigaciones Sociológicas zentroaren helburuekin bat, egiten diren ikasketak, berezko ekimenez edo beste erakunde publikoek eskatuta, Espainiako errealitate sozial zehatza ezagutzeko eta gai barietate ugariekiko iritzi publikoan gertatutako eboluzio eta aldaketak zein diren jakiteko egiten dira.

Ikerketa kuantitatiboez gain, Zentroaren ikerketa proiektuetarako beharrezkotzat hartutako kasuetan, Ikerketa sailak aditu ezagunei ematen die ikerketa kualitatiboak eta datuen bigarren mailako azterketak egiteko lana.

Pertsonala

Zuzendaria
Luis Ayuso Sánchez
Izendapena: Urria 1, 2012
< ITZULI