El CIS
  • CIS >
  • Zerbitzu gutuna

Zerbitzu gutuna

Zerbitzu gutuna

Zerbitzu gutunak Ikerketa Soziologikoen Zentroak eskaintzen dituen zerbitzuak, guregana jotzen duten herritarrek dituzten eskubideak eta kalitatezko kudeaketa bat lortzeko hartzen ditugun konpromisoak deskribatzen ditu. Zerbitzu gutun honen bidez, herritarrek zer zerbitzu mota jaso dezaketen eta haren kalitate konpromisoak zeintzuk diren jakin dezakete.

Erabiltzaileek konprometitutako zerbitzuen inguruan eta, oro har, CISen funtzionamenduaren inguruan dituzten kexak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte, uztailaren 29ko 951/2005 EDan (irailaren 3ko BOE) ezarritako prozeduraren arabera, honako leku eta modu hauetan:

  • Aurrez aurre, CISen Idazkaritza Orokorraren Erregistroan dagoen formularioan eta, oro har, Estatuko Administrazio Orokorraren edozein erregistro ofizialetan.
  • CISen Azpi-egoitza Elektronikoaren bidez, Presidentetzaren Ministerioan, herritarra behar bezala identifikatzeko aitortutako ziurtagiri elektroniko bat erabiliz, sinadura elektronikoari buruzko indarreko legeriaren arabera (http://www.cis.es/cis/opencms/ES/8_cis/SedeElectronica.html).
  • Idatziz, Idazkaritza Orokorrera zuzenduta, posta arruntaren bidez edo posta elektronikoz (secretariaGeneral@cis.es).

2014-2017ko Zerbitzu Gutunen Segimendu Planeko fitxak

< ITZULI