El CIS
  • CIS >
  • CIS

CIS

CIS

Centro de Investigaciones Sociológicas zentroa (CIS) Presidentetzaren Ministerioaren menpe dagoen erakunde autonomoa da. CISen zeregin nagusia Espainiako gizartearen ezagutza zientifikoan laguntzea da.

CISek hainbat eremu ikertzeko beharrezkoak diren datuak biltzen ditu, iritzi publikoaren garapena zein ikerketa aplikatua. Horrela, administrazio ezberdinen arduradun diren botere publikoen lana bideratu ahal izateko diagnostikoak eskaintzen dituzten ikerketak burutzeaz arduratzen da CIS. Ikerketa horiek lankidetza-hitzarmenen edo kudeaketa-gomendioen bidez burutzen dira, beste erakunde publiko edo ikerketarako erakundeen lankidetza tartean denean.

Espainiako gizartea eta denboran zehar izan duen garapena ezagutzeko aukera eskaintzen duten inkestak egiteagatik ezagutzen da CIS batez ere. Hala ere, zeregin horretaz aparte, gizarte zientzien eremuan trebatzen eta ikertzen laguntzeko bestelako lanak ere burutzen ditu. CISek, era berean, era askotako kanpo-ekimenetan laguntzen eta parte-hartzen du, nazioko eta nazioarteko antzeko erakunde-sareekin jartzen da harremanetan eta inkesta-munduan interesa duten beste ikerketa-erakundeekiko harremana eta kooperazioa sustatzen ditu.

CISeko Datu-bankuak CISek berak burututako ikerketa guztiak zaindu eta jendaurrean jartzen ditu. Datu-bankua webgune honen bidez edo zuzenean sar daiteke. CISen datu guztiak herri jabarikoak dira.

CISen argitalpenak –Revista Española de Investigaciones Sociológicas (REIS) eta liburuen zenbait bilduma- gizartearen ezagutza zientifikoan laguntzeko ikerketak hedatzeko funtsezko kanalak dira.

< ITZULI