ARCES
  • ARCES >
  • Argibide orokorrak

Argibide orokorrak

Argibide orokorrak

Ikerketa Sozialen Artxiboaren logoaren irudia ARCES Ikerketa Sozialen Artxiboa da. Horren helburua toki bakarrean, informazioa eta munduko artxibo ugaritako datu sozialen sarbidea biltzea da. CISek egindako inkestek eta Espainiako zein atzerriko beste erakunde batzuek egindako ikerketak biltzen ditu.
 

Artxibo honek bigarren mailako ikerketarako mikrodatuen fitxategiak biltzen ditu, inkesta bidez egindako azterketetatik eratorritakoak, horiek erabili ahal izateko beharrezkoa den informazio tekniko guztiaz gain.

Bi modutan aurkezten da, fitxategiak CISen bertan bilduta egon, edo, aldiz, horiek jasotzearen ardura bere gain duten erakundeekin harremanetan jartzeko modua emanez:

  • CISen gordetako datuen fitxategiak: erakundeak zuzenean egindako inkestak bezalaxe daude eskuragarri, eta hemen egon ohi dira: benetako artxibategia.


  • CISen gordeta ez dauden fitxategiak: kasu horretan, oinarrizko informazioa katalogoan sartuta dago eta bi aukera hauek daude: datuen sarbidea edo horiek heda ditzakeen erakundearekin harremanetan jartzeko modua. artxibo birtuala osatzen dute, ondorengo erakundearena: ARCES.
CISen inkestetako datuetatik abiatuta, ARCES ren edukia handitu egin dugu, eta gai eta eremu geografiko ugaritako datuak ere biltzen ditu orain. Egun, eskuragarri dauden fitxategiak atal ugaritan sailka daitezke, beren jatorriaren arabera:

  • CISen inkestak: Gaur egun, 1.500 ikerketa eta inkesta baino gehiago daude eskuragarri. Erakundeak egindakoak eta ondorengo gaien inguruan, iritzi publikoari egindakoak dira: baloreak, jarrera politikoak, kontsumoa, lana, komunikabideak, osasuna eta abar luze bat.


  • Nazio baitako beste ikerketa batzuk, Lan Ministeriotik, INJUVEtik, CIRESetik (Centro de Investigación de la Realidad Social) eta abarretatik eratorritakoak.


  • ISSPren ikerketa (International Social Survey Program). ISSP herrialde ugariren arteko proiektua da. Horren helburu nagusia metodologia komuna erabiliz ikerketak egitea da, eremu geografiko zabalentzat datuak eskuratzeko eta, era berean, nazioarteko konparaketak egiteko. Orain arte egindako ikerketen fitxategiak CISen eskruagarri daude, eta horiek eskatzen dituztenek jaso ditzakete.


  • ICPSRen ikerketak (Inter-University Consortium for Political and Social Research). Ipar Amerikako erakunde horrek izaera pribatua du eta ikerketarako zein irakaskuntzarako ikerketa ugari biltzen du, diziplina akademiko ugaritakoak: zientzia politikoa, soziologia, historia, ekonomia, gerontologia, demografia, justizia kriminala, osasun publikoa, hezkuntza, legeak eta nazioarteko harremanak, besteak beste. CISek, ICPSRen Espainiako ordezkari gisa, mikrodatuen fitxategiak lortzeko bitartekari gisa lan egiten du. ICPSRen katalogo osoa Internetez ikus daiteke.


  • CESSDAren ikerketak (Council of European Social Science Data Archives). Erakunde horrek Europako herrialde ugaritako ikerketa sozialen datuen artxiboen multzoa biltzen du. Datuak jasotzea, artxibatzea eta banatzea du xede, informazioa eta teknologia kide guztien artean trukatu ahal izateko. Ondorengo erabiltzaileak ARCES CESSDAren fitxategi zehatz bat lortu nahi badu, CISen ardura izan ohi da horretarako beharrezko harremanak izatea. CESSDAren katalogo bateratua Internetez ere kontsulta daiteke.


  • Nazioarteko beste ikerketa batzuk. Horien artean, Encuesta Nacional de Valores inkesta, Latinobarometroa eta trukeak ahalbidetzen dituzten beste artxibo batzuekin lankidetza-itunen bidez lortutakoak. Horrela, Roper Center-ekin hitzartutako itunari esker, Latinoamerikako ikerketa ugari biltzen dituen funtsa eskura dezakegu.

La Sartzeko modua

eskaera orri bat dago, datuak lortzeko eta konfidentzialtasun orri bat; azken agiri hori behar bezala bete eta sinatu behar da eskaera egiteko. Horrez gain, prezioak biltzen dituen agiria ere badago.

Fitxategiak eskatzearen inguruko argibideren bat beharko bazenu, CISen Datuen Bankuarekin jar zaitezke harremanetan telefonoz, e-mailez, posta arruntez edo bertako jendearentzako arreta zerbitzura joanez.

      c/ Montalbán 8, 28014 Madril
      Tel: 91 580 76 17
             91 580 76 22
      Faxa: 91 580 76 19
      Posta elektronikoa: arces@cis.es


Etorkizuneko hazkundea

Artxibo horri dagokionez, bereziki aipagarria da elikatzeko modua: hazteko eta erabilera handitzeko, beharrezkoa da horiek egiten dituztenek edo bertan uzten dituztenek etengabe ikerketa berriak sartzea.

emaile izan daitezkeenen artean, gai sozialen inguruko inkestak egiten dituzten, baina gero datu horiek zabaltzen ez dituzten erakunde publikoak edo pribatuak daude. Horiek hemen uzteak ARCES ez galtzea eta erabiltzaile izan daitezkeenen esku uztea dakar berekin. Emaile izan daitezke, horrez gain, datuak hedatzeko sistema antolatuta duten erakundeak. Gainera, horien erabilera nabarmen hobetu daiteke fitxategi horiek hemen eskuragarri badaude: ARCES.
< ITZULI