Víctor Pérez-Díazen biografia

[Biografi aipamenera joan]

Víctor Pérez-Díaz
  • Soziologiako Doktorea Harvard-eko Unibertsitatean, eta Zuzenbideko eta Politika Zientzietako Doktorea ere bai Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Víctor Pérez-Díaz  (Madril, 1938) Soziologiako katedraduna da  Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean 1980. urteaz geroztik. Azken 50 urte hauetan, Pérez-Díazek meritu akademiko eta profesionalak eskuratu ditu soziologiako, politika-zientzietako eta ekonomiako diziplinetan, eta horiexek bihurtu dute gizarte-zientzia garaikideetako Espainiako pertsona famatu.
  • Espainiako ikerketa-zerbitzu eta gizarte-ikerketaren institutu garrantzitsuenetako batzuk zuzendu eta koordinatu ditu, besteak beste, Industria Institutu Nazionaleko (1979) eta FIES Fundazioko (1986) gizarte-zientzien departamentuak , eta Azterketen eta Ikerketen Juan March Institutuko Gizarte Zientzien Ikerketa Aurreratuetarako CEACS zentroa (1987-1992). Instituzio horietan, Pérez-Díazek lan egin du gizarte-zientzietako profesionalak trebatzen, eta Espainiako gizartea eta politika aztertzeko ikerketak egiten eta zabaltzen, egungo demokrazietan herritarrei gehien interesatzen zaizkien gaiei buruzko eztabaida publiko  informatua sustatze aldera.
  •  Irakasle bisitari gisa aritu da irakasle eta ikerlari lanetan, Zientzia Politikoaren, Soziologiaren eta Historiaren departamentuetan, Ameriketako eta Europako zenbait unibertsitatetan, hala nola, San Diego Kaliforniako unibertsitatean (1983, 1987, 1991, 1992 eta 1993), Massachusetts Institute of Technology -n (1989 eta 1990), Harvard-eko unibertsitatean (1992), Parisko Institut des Sciences Politiques-en (1995),  New Yorkeko unibertsitatean (2000) eta Wissenschaftszentrum Berlin für Sozialforschung-en (2005). Irakaskuntza- eta ikerkuntza-lanak egin ditu toki horietan, Estatu Batuetan eta Europan puntakoak diren unibertsitate-erakundeekin eta erakunde zientifiko sozialekin lotura akademikoak ezartzen lagunduz. Horretan lagunduz eta bere ekarpen ikertzaileei esker, Academia Europaea erakundeko kide sortzailea da ( 1988. urtetik) eta American Academy of Arts and Sciences elkarteko ohorezko kidea ere bai (2006. urtetik).
  • Aholkulari aditu gisa jardun du zenbait erakunde publiko eta pribatuk hala eskatuta. Horiek horrela, Pérez-Díazek, besteak beste, Gobernu Korporatiboaren lehen eta bigarren batzarretan parte hartu zuen, eta, duela gutxi, Pentsio Sistema Publikoaren Iraunkortasun Faktoreari buruzko Adituen Batzordeko buru izan da. Batzorde horietan, erabaki politikoak hartzeko eta eztabaidatzeko hainbat txosten giltzarri egin ditu, hurrengo hau, besteak beste: “Código de Buen Gobierno: Informe Olivencia” (1998) eta “Código Aldama” (2003), eta “Pentsio Sistema publikoaren iraunkortasun-faktoreari buruzko txostena ere bai” (2013).
  •  Víctor Pérez-Díazen curriculum akademikoak agerian jartzen du nazioko eta nazioarteko erakunde publiko zein pribatuetan sorrarazi duen errespetua eta aintzatespena. Azaldutako ikerkuntzaren, zuzendaritza zientifikoaren eta aholkularitza adituaren merituez gain, aipatzekoa da soziologoen eta politologoen dozena bat doktorego-tesi baino gehiagoren zuzendaritza. Soziologo eta politologo horiek  Espainiako eta atzerriko hainbat unibertsitatetako irakasle eta ikerlari dira gaur egun.
arrow_back