Graduondoko ikastaroaren bidez, goi mailako unibertsitate tituludunei ikerketa sozialerako teknikak jasotzeko laguntzak eman nahi zaizkie. Ikastaro horretan garrantzi berezia emango zaio datuen bilketari, eta baita haien analisiari, interpretazioari eta aurkezpenari ere, eta orientazio praktikoa erabiliko da funtsean horretarako.
Ikastaroa egiteko 24 plaza eskainiko dira, eta deialdian eskatutako baldintzak biltzen dituzten hautagaien arteko aukeraketaren bidez esleituko dira.
Aurrez aurreko ikastaroa da eta bi modulutan banatuta dago. Hurrengo hauek dira edukiak:
Modulu bakoitzak klase teoriko eta praktikoak hartzen ditu barne. CISeko teknikariek tutoratuko dituzte ariketa praktikoak.
Deialdia | CISeko Presidentetzaren ebazpena |
---|---|
Ezaugarriak | Ikerketa sozialeko tekniketan espezializatzeko ikastaroa da, ikerketen diseinuan eta datuen azterketan enfasia jarrita. |
Hartzaileak | Goi mailako tituludunak, gizarte zientzien eremuan formazio egokiarekin. |
Programa | |
iraupena eta ordutegiak | Urritik uztailera bitartean, hiru edo lau saio astean (17-20 ordu), arratsaldetan. 300 ikastordu. |
Izen-ematea eta matrikula |
Deialdiaren ebazpenaren ondoren formalizatuko da. Ikasturte osoaren matrikula: 2.000 €.
|
Bekak |
10 beka partzial.
|
Egungo egoera |
|
Informazio osagarriren bat nahi izanez gero, Ikerketa Sustatzeko Zerbitzuarekin jar zaitezke harremanetan: