CISeko liburutegia
  • CISeko liburutegia >
  • Aurkezpena

Aurkezpena

Aurkezpena

CISeko liburutegiaren funtzio nagusia Erakundeak garatzen duen ikerketa-lana babesteko laguntza ematea da. Horretarako, soziologia eta politika zientzien gaietan batez ere espezializatutako funts bibliografiko oso bat du.

Bere bilduma 1963an hasi zen, gaurko CIS erakundearen jatorri den IOP (Iritzi Publikoaren Institutua) sortu zenean. Gaur egun duen funtsak 30.000 monografia-izenburu baino gehiago biltzen ditu, eta horien deskribapen bibliografikoak hemen aurki daitezke: Liburutegiaren katalogoa. Horrez gain, aldizkako argitalpenen 720 izenburu ere baditu; horietatik 230 oraingo argitalpenak dira eta beste 47, berriz, formatu digitalean kontsultatu daitezkeenak. Horiei beste 403 izenburu gehitu behar zaizkie, JSTOR aldizkako argitalpenen plataformaren bidez eskura daitezkeenak. Halaber, online edo euskarri elektronikoaren bidez eskura daitezkeen datu-baseak ere badaude.
Liburutegia oso erabilgarria da ikasleentzat, irakasleentzat, ikertzaileentzat eta erakundeko langileentzat.

Zerbitzuak

Ordutegia

Kokapena eta harremanetarako

< ITZULI