Inkestak
  • Inkestak >
  • Deitu al du CISek zure atera?

Deitu al du CISek zure atera?

Deitu al du CISek zure atera?

Zer da CIS?

Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS) erakunde publiko bat da. Espainiako gizartea ikertzea da bere helburu nagusia eta horretan dihardu 1976. urtetik hona.

Inkesten bidez burutzen du, batez ere, jarduera hori. Inkesta horietan egungo egoera sozioekonomikoarekin eta politikoarekin lotutako gaiei buruzko iritzia eskatzen zaio jendeari (osasuna, hezkuntza, eta immigrazioa, besteak beste).

Zure iritzia interesatzen zaigu…

CISen inkesten bidez, Espainian bizi garenok zer pentsatzen dugun, zer nahi dugun eta nola jokatzen dugun jakin dezakegu.

Informazio hori funtsezkoa da gizarte-ikertzaileek gure gizartea eta bere garapena iker dezaten. Hartara, herritarren beharrei eta eskaerei erantzuteko politika publikoak diseinatuko dira, eta, oro har, nolakoak garen hobeto jakingo dugu.

Horrela, herritarrentzat Espainiako arazorik nagusienak zeintzuk diren edo egoera ekonomikoari eta politikoari buruz egiten duten balorazioa jakin dezakegu.

CISek egindako inkesten emaitza guztiak jendearen eskura daude eta dohainik kontsulta daitezke CISen Datu-bankuaren bidez.

Zer da eta nola burutzen da inkesta bat?

Inkesta ikerketa-teknika bat da, eta, errore-tarte txiki batekin, herritarren iritzia ezagutu daiteke herritarren zati bati bakarrik galdetuz.

Gizabanako talde bati gai bati edo batzuei buruzko galderak egitean oinarritzen da. Talde hori arau zientifiko batzuei jarraiki aukeratzen da, oro har egokia den biztanleria ordezkatzen duen taldea izan dadin.

CISen inkesta gehienak elkarrizketatzaileek aukeratutako pertsonen etxeetan egiten dira. Elkarrizketatzaile horiek behar bezala akreditatutakoak eta jarduera aurrera eraman ahal izateko trebakuntza jaso dutenak dira.

CISen inkestak egiteko moduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

Zure lankidetza funtsezkoa da

CISen inkesta batean parte hartzeko aukeratutako pertsonen lankidetza borondatezkoa bada ere, funtsezkoa da emaitzek gizarte osoaren iritziak erakuts ditzaten.

Inkesta ez da azterketa bat, eta ez dago erantzun zuzen edo okerrik: egiazko iritziak nahi ditugu erantzuterakoan. Elkarrizketan zehar, elkarrizketa egiten ari den pertsonak galderaren bati ez erantzuteko erabakia har dezake.

Erantzun guztiak anonimoak dira, eta sekretu estatistikoaren eta datuak babestearen gaineko legeek babesten dituzte. Modu agregatuan erabiliko dira erantzunak, inolako gizabanako-erreferentziarik gabe. Inolako datu pertsonalik edo erantzun duen pertsona identifikatzen duen daturik ez da gordetzen, eta dakarten informazioa grabatu bezain laster hausten dira galdeketak.

Mila esker zure parte-hartzeagatik/lankidetzagatik

Zalantzaren bat baduzu edo gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, sakatu hemen.

< ITZULI