| Inkestak |
CISek berrogei ikerketa inguru egiten du urtean, gehienak kuantitatiboak (inkesta bidezkoak) eta zenbaitetan, izaera kualitatiboa dutenak.
CISek inkesta bidez egindako ikerketak Datu Bankuan sartu ohi dira; datu horiek herritar guztien eskura egoten dira hiru hilabetez, kodeketa eta informazioa grabatzeko lanak amaitu ondoren. Arau horretatik at geratuko dira erakunde publikoren batekin egindako lankidetza itunei atxikita dauden azterketak. Izan ere, ikerketa horiek nahi dutenentzat eskuragarri izango dira urtebetez, horiek sustatu dituen erakundeari lanak eman ondoren.
Ondorengoak dira egiten ditugun ikerketa kuantitatibo nagusiak:
HILEKO
1979tik, CISek, hilero, Espainiako irtizi publikoaren egoera eta hark dituen bilakaeraren itxaropenak aztertzen du herrialdeko egoera politikoaren eta ekonomikoaren gainean. Gainera, Barometroa bakoitzean, unean uneko gizarteko, ekonomiako eta politikako gaurkotasunean nabarmenak diren gaiekin lotura duten alorrak ere lantzen ditu. 1998tik, emaitza horiek Interneten biltzen ditugu.
IKERKETA MONOGRAFIKOAK
Gai ugari lantzen duten izaera monografikoko ikerketak ere egiten ditu CISek: gazteria, immigrazioa, bizimoduak, herritarren segurtasuna, kultura politikoa eta abar. Horietariko ikerketa batzuk aldian-aldian egin ohi ditu CISek; horietakoak dira, esate baterako, ondorengoak: zerga gaiak, erakundeen balorazioa, Europako batasunaren prozesua, eta abar.
AUTONOMIA ETA UDALERRI BAITAKO IKERKETAK
Nazio arloko ikerketez gain, Espainiako komunitate autonomoetako eta udalerri nagusietako egoera soziala eta politikoa ikertzea xede duten azterketak ere egiten ditu.
HAUTESKUNDEETAKO IKERKETAK
Espainian egiten dituzten hauteskunde galdeketa guztiak helburu izanda, CISek aurretik eta ondoren ikerketak egiten ditu herritarren hauteskundeetako jokaeraren ezaugarriak aztertzeko asmoz.
ERAKUNDE PUBLIKOEKIN LANKIDETZARAJI IKERKETAK (lankidetza hitzarmenak)
Administrazioko beste erakunde batzuek egindako lankidetza eskaerei erantzuna emanez, CISek, lankidetza hitzarmen bidez, erakunde publikoen ikerketa beharrak asebetetzen saiatzen diren azterketa espezifikoak egiten ditu.
NAZIOARTEKO IKERKETAK
CISek aldian-aldian parte hartzen du nazioarteko ikerkuntza proiektuetan. Azken urteotan, besteak beste, Nazio Batuek koordinatutako Ugalkortasunari eta Familiari buruzko Inkestan, EUROSTATen (Europako Batasuneko Estatistika Bulegoa) Nazioarteko Immigrazioaren Arrazoiak proiektuan, Role of Government del International Social Survey Programme (ISSP) proiektuari buruzkoan eta Latinobarometro ugaritan parte hartu du.
Ikerketa kuantitatiboez gain, CISek beste zenbait ikerketa kualitatibo ere badu; horiek egiteko metodologia mota horretan adituak direnei eskatu ohi zaie.
Inkesten katalogoak eskuragarri dauden ikerketa guztiei buruzko informazioa biltzen du.