Inkestak
  • Inkestak >
  • Inkesten katalogoa

Inkesten katalogoa

Inkesten katalogoa

Datu-bankuaren Katalogoak zentroak, sortu zenetik, aurrera eraman duen inkesta eta ikasketa kualifikatibo guztien informazioa biltzen du. Bilaketa mota desberdinen bidez, datu-bankuaren doako banaketa produktuak eta ikerketen informazioa eskura  daitezke.

2009ko urtarriletik hona, Datu-bankuak dohainik eskaintzen du Zentroak azken urte hauetan egindako ikerketa-mikrodatuen fitxategiak deskargatzeko aukera. Etorkizun hurbilean ikerketa guztiak dohainik deskargatzeko moduan egon daitezen ari gara lanean.

Datu-bankurako online sarbideari esker, 1963an sortu eta geroztik bildu ditugun ia bi mila ikerketa kontsulta daitezke.

1994tik daude eskuragarri dimentsiobakarreko maiztasun marjinalak , 2005etik, berriz, inkesta gehienetako zenbait aldagai politiko eta soziodemografikorekiko gurutzatzeak eta 1998etik datu-matrizeak. CISen ikerketa guztien gaineko informazioa eskuragarri dago ikerketak, galderak eta serieak biltzen dituen online bilaketa-zerbitzuko inkesten katalogo hau dakarren kontsulta aplikazio baten bidez.

Katalogoaren bidez, dohainik deskargatzeko erabilgarri dauden mikrodatuen fitxategiak ere eskura daitezke.

Bilaketa mota ezberdinen bidez, ikerketen informazioa eta datu-bankuko produktu guztiak dohainik eskura daitezke. Katalogoaren bidez eskura ezin daitezkeen produktuak hurrengo eskaera inprimakiaren bidez eskuratu ahal izango dira Datu-bankutik.

INFORMAZIOA

E-posta: bancodedatos@cis.es
Telefonoak: 91 580 76 22 / 17
Faxa: 91 580 76 19

Erabilera-baldintzak kontsultatzeko, joan hona:

http://www.cis.es/cis/opencms/EU/Avisolegal.html

< ITZULI