Inkestak
  • Inkestak >
  • Argibide orokorrak

CISen ikerketa-jarduera gehienak iritzi publikorako inkestetan oinarritzen dira. Inkesta horiek ondoko informazioa biltzen dute: hauteskunde-azterketak, iritzi publikoaren hileroko barometroak, Espainiako gizartearen hainbat alderdiri buruzko azterketa monografikoak eta nazioarteko proiektuetan CISek izandako parte-hartzetik ateratako inkestak.

CISek egindako inkesta guztiak Datu-bankuan sartzen dira, eta herritarren eskura geratzen dira kalitate-kontrolarekin, egiaztapenarekin, anonimizazioarekin eta informazio-grabaketarekin amaitzean.

Inkestez gain, CISek Espainiako gizarteari buruzko informazioa jasotzen du azterketa kualitatiboen bidez: batez ere, eztabaida taldeak eta elkarrizketa oso sakonak.

< ITZULI