| Inkestak |
CISek nazioarteko ikerketa proiektuetan parte hartzen du aldizka; ISSP (International Social Survey Program) inkestetan, Latinobarómetro deituriko ikerketan eta aldi jakin bateko beste zenbait proiektutan. Eta orain dela gutxi, Europar Inkesta Soziala burutzeko lankidetzari ekin dio Espainian.
ISSP mundu osoko berrogei herrialde baino gehiagoren arteko lankidetzaren urteko programa jarraitu bat da, non gai bati buruzko urteko inkesta monografiko bat egiten den, eta parte hartzen duten herrialde guztiek adostutako galdetegi eta metodologia bera erabiltzen dute. CIS eta ASEP erakundeak dira programa horretako Espainiako ordezkariak. Bi erakunde horiek urtero txandakatzen dira Espainiako ISSP inkesta egiteko, eta lanerako hainbat barne batzordetan era aktiboan hartzen dute parte (www.issp.org).
Para acceder a los datos de las encuestas anuales de los demás países participantes, pinche aquí ![]()
Latinobarómetro deituriko ikerketa Corporación Latinobarómetrok diseinatu eta zuzentzen du, eta Latinoamerikako 18 herrialdetan burutzen da. 1996. urtetik hona, Espainian ere egiten da (www.latinobarometro.org).
Europar Inkesta Soziala (ESE) bi urtean behin egiten den luzetarako ikerketa konparatzailea da, eta Europako 30 herrialde inguruk hartzen dute parte. Europarren jarrera, ezaugarri eta portaera sozial eta politikoen aldaketa eta jarraitutasuna aztertzea du helburu nagusi. European Science Foundation erakundeak sustatzen du Europar Inkesta Soziala, eta Europako eta Espainiako zenbait erakunde publikoren laguntza jasotzen du. Espainiako ESEren koordinatzailea Mariano Torcal da (Politika Zientziako katedraduna, Universitat Pompeu Fabra) (www.europeansocialsurvey.org / http://www.upf.edu/ess/presentacion/)
| 13/05/10 | MEDIO AMBIENTE (II) (ISSP) |
| 20/10/08 | RELIGIÓN (II) (ISSP) |
| 14/10/10 | LATINOBARÓMETRO 2010 (XIII) |
| 24/11/09 | LATINOBARÓMETRO 2009 (XII) |